NIRE AMA
Nire ama 1964. urtean jaio zen, bere anaia eta arreba ere etxe hartan jaio ziren. Garai haietan umeak etxean jaiotzen ziren.
Bere egiazko izena Maria Arritokieta da.
Maria Inmaculada izeneko eskola batean ikasi zuen. Haurtzaindegia eta lehen hezkuntza, irakaskuntza modu oso zorrotzak ziren, oso garrantzitsua izan zen puntualtasuna eta adi egotea. Geroago BBB eta UBI ikasi zuen Antoniano Zarauz eskolan, neska eta mutilak egoten ziren gaur egun bezala, irakasleak ez ziren hain zorrotzak, aukera zegoen erlijioa eta etika, irakasle gehienak apaizak ziren, Aita Arreguik hizkuntza irakasten zien.
Bartzelonara abiatu zen ikasketak egitera, oso oroitzapen onak ditu. Beti jarrera ona zuen, administratiboa ikasi zuen Donostian. Nire amak, neska eta bere lagunekin jolasten zuen kalean, soka saltuan... (klariona zuri batekin marrazten zuten). Zinemara joaten ziren, haurtzaro polita izan zuen, egun batean asunetara erori zen eta pikadura asko izan zituen. Nire ama pozik dago, umore oneko pertsona bat zen, baina lanean serioa zen. 1999ko urriaren 9an ezkondu egin zen nire aitarekin Aiako udalerrian, ezkontza normal bat izan zen, familiak eta lagunak elkartu ziren, bere bizitza profesionala beretzako oso garrantzitsua da, bere familia bezala. bi seme izan zituen bata Urtarrilaren 30an, 2002 Jon jaio zen eta hurrengoo urtean abuztuaren 2003an Ander jaio zen. nahikoa zaharra ezkondu zen, bere senarra 10 urte zaharragoa da.
Nire ama beti saiatzen da besteei laguntzen , beti lagundu zion azken unea arte bere lagun maiteari. Nire amaren zaletasunak , bidaiatzea, irakurtzea, oinez ibiltzea, baina orain denbora gutxi dauka ibiltzera joateko , sudokuak egitea, hizki-zopak eta abar, ona da adimena bizkortzeko eta beste haibat gauzetarako.
landareak asko gustatzen zaizkio, izan ere terraza guztia landarez inguraturik du.